21 de junio de 2010

CABRERA

Gelditzen den adioa
Harrizkoak ez diren mendiak.
Begietatik jausten diren zapiak.
Amodioa bizitza bera bezalakoa dabeti ezinezkoak ehuntzen,harrapatzen gaituzten sareak ehuntzen beti.
Hemen horma hauei hitz egiten ez egotea nahiko nuke,
zure musuak nire erraietako azaletik joan ez izana nahiko nuke,
baina gauza guztien gainetik kantu hau idatzi ez izana nahiko nuke,
alde egindako desirez beterik,gelditu ziren adioez beterik.
Desioa ez dela inoiz haragia diote,lurraz ez duela deus, beti airea dela, aldakorra, ura bezain presakoa, gelditzen ez den su bidaiaria.
Hots egiten didazu eta ez noa.
Hots egiten dizut eta ez zatoz.
Adioaren soinua da, isiltasunezbetetzen den oihartzun hutsa.
Hitzak ez dira esaten.
Azalak ez dira ukitzen.
Hitz hauek idatzi ez izana nahiko nuke,b
aina egiteak gelditu nintzela eta egunbatez desiratu genuen guztia bilakatu nahi izana jakitearen alaitasuna oparitzen dit...desira purua, gelditu ezin den su bidaiaria.
Orain badakit maite zaitudana, nahastunazaketen premiazko desiren arrastorik gabe.
Baina berandu da... berriz ere...
Gutariko inork esan gabeko adioaren oihartzunaren soinu hutsa sentitzen dut.
Nire baitan biziden su bidaiarekin nahasten den hotza eta jada...ezin dena geratu...
argazkiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario